Magikoa izan da Olentzero, Mari Domingi, Gomezago eta Galtzagorriren bisita Zumaienako Basora. Gure txikiek ilusioz hartu dituzte guztiak, eta momentu hunkigarriak bizi izan ditugu. Baso Magikoan egindako ibilbidean zehar, hamaika kontu kontatu dizkigute.
Mari Domingik basoko bizitzaren inguruan hitz egin digu, eta sendabelarrekin ukenduak ere prestatzen dituela esan digu. Olentzerok, berriz, bere ikazkin-lanaren berri eman eta solasaldi politak izan ditu umeekin. Gomezago ere hortxe zegoen, itsasora begira, gu noiz iritsiko zain. Galtzagorri bera ere bertan agertu zitzaien haurrei, eta basoko zuhaitzik handienaren barruan bizi dela jakin zuten.
Zoragarria eta Magikoa izan da! Eta ikastetxe barrura bueltatzean, gainera…. sorpresatxoa izan dugu: Olentzeroren oparia eta gutuna! Egun hau luzaroan gogoratuko dute gure haurrek!