Harremanak ematen digu izana. Amaren sabelaren gotorleku segurutik mundura jaiotzen denean, haurrak harremana behar du bizirauteko. Harreman horrek erakutsiko dio haurrari nor den eta noraino iritsi daitekeen. Zumaienan, oinarrizko harreman hori da gure eguneroko jardunaren funtsa. Harreman seguruak eta aberatsak eskaintzen dizkiegu haurrei, segurtasun horretatik norbera den bezala gara dadin. Haurren ikasteko grina piztu nahi dugu, gure esku dauden baliabide eta espazio guztiak erabiliz. Pertsonaren barrua nahiz kanpoa lantzen dugu, barruko nahiz kanpoko espazioak erabiliz, naturak eskaintzen dizkigun aukera amaigabeak baliatuz… elkarrekin lanean, jomugak argi eta ilusioz blai.