EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Gaurko eguna ospatuz, lanketa ezberdinak egin dituzte ikasleek.

2016an, otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Ahaztuta dauden emakume zientzialariak gogoratzea eta datozenak indartzea izanik helburu nagusienetako bat.
 
DBH-n Biologia-Geologia ikasgaian, lanketa desberdin bat eginez Rosalind  Franklin  zientzialariaren kasua aztertu dute. Zer gertatu ote zitzaion? 
 
LH6-ko ikasleak berriz karta jokoan ibili dira. INSPIRA STEAM  (Science, Technology, Engeering, Art eta Maths) proiektuan lanketak eginez, historian zehar izan diren emakumeen zientzialariak ezagutu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide