ZUMAIENAKO HEZKUNTZA EREDUA EHU/UPV UNIBERTSITATEAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko ots. 14a, 11:18

Pasa den asteazkenean aurkeztu zuen Ibon Ibarguren irakasleak Donostiako EHU/UPV Unibertsitatean.

Zumaienan erakunde, profesional eta instituzio ezberdinekin urteak daramatzagu gure ikastetxe curriculuma aberastu eta ikasleei arlo akademikoa lantzeaz gain, bizitzarako beharrezkoak diren balio eta esperientziak eskaintzen. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak 2006an abian jarri zuen ADI-ADIAN programan parte hartzen aitzindariak izan ginen. Programa honen bidez, bakearen aldeko hezkuntza, indarkeriaren bidegabekeria, biktimekiko elkartasuna eta beren testigantzen balio pedagogikoa bideratzen dira DBH4ko eta Batxilergoko ikasleekin. 

Hamabost urte hauetan, hasierako programa aberastua izan da “Bakerako urratsak” eta “Marka uzten diguten istorioak” unitate didaktikoekin. Baita, “Bakea eta bizikidetza” plana edota “Bizikidetza eta Giza Eskubideen” planarekin ere. Urte guzti hauetan elkarlanean proiektua aberasten ibili gara.

EHU/UPV-ko Unibertsitatean antolatzen diren BERRIKUNTZA ETA IKERKETA GIZARTE ZIENTZIEN IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZAREN VII.Mintegian, proiektu honen aurkezpena eta esperientzia aurkeztu zituen Ibon Ibarguren irakasleak pasa den asteazkenean Donostiako EHU/UPV fakultatean. Bertan, urte guzti hauetan programaren ezarpenean emandako pausoak eta lanketak aurkeztu zituen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide