EKOGUNEAREKIN FORMAKUNTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2021ko ots. 27a, 11:31

Formakuntza saio ezberdinak ditugu programatuak ikasturte honetan.

Zumaienan, gure Proiektu Pedagogikoa aberastea eta janztea dugu helburu. Gure Baso Magikoaren proiektuak ilusioz bete gaitu, ohartzen baikara gure ikasleengan zenbateko onurak eta gozamen-uneak ekarriko dituen. Edonola ere, ez dugu nahi basoa jolas-gune hutsa izatea…. gure Curriculumean txertatu eta hura aberastuko duen altxorra baizik. Eta horretarako irakasleak martxan jarri gara, EKOGUNEreki harremanetan jarri eta haien eskarmentutik ikasteko. Basoak eman dezakeen guztia eskaini nahi diegu gure ikasleei, eta horretarako jakin behar den guztia ikasteko prest eta gogoz gaude.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide