SARRALLE enpresako Giza Baliabideen arduradunarekin eta Marketing arduradunarekin izandako solasaldi emankor batean, aukera bikaina izan genuen beraien lana eta erronken berri izan, behar izaten diren langileen profila ezagutu eta egunerokotasunaz zerbait jakiteko.
Bigarren Batxilergoko Enpresa Ekonomiako ikasleek 2020-2021 ikasturteko STARTinnova ekimenari amaiera eman diote modu honetan. Beharrezko tresnak eman eta teknikak praktikan jarriz Gipuzkoako gazteen ekintzailetasuna sustatzea helburu duen proiektu honetan, 29 zentrotako 180 proiektu aurkeztu dira. EHUko hainbat irakaslez osatutako epaimahai batek proiektu horiek kalifikatu ostean, gure ikasleak 20.postuan geratu dira.
Postuak postu, hezkuntza integrala aberasteko esperientzia bat bizi izan dute beste behin ere.