BIZI = IZAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2021eko apirilaren 16a

Jolasa eta artea, norbera askatasunez izateko bidea.

Izateko jolastu, jolasa hemen eta orain egoteko giltza. Gorputzaren eta zentzumenen bidez esploratzeko giroak, barne-senak gidatuta. Artearen eskutik norberarekin konektatzeko jolas-giroak. Espazio bat, haurrari bere osotasunean eta askatasunez izaten uzten diona.

Haurra zentzumenen paisaia batean sartzen da; argia, soinua, ukimena, koloreak….

Osagai horiek guztiek giro lasaia osatzen dute, eta edozer gauza posible den irudimenezko mundu batera eramaten dute haurra. Mundu bizi bat, isiltasunarekin konektatzeko eta hizkuntza mota guztietara hurbiltzeko aukera ematen duena.

Jolasaren bidez esploratzeko bidaia, emaitza bera baino prozesua bera garrantzitsuagoa den abentura.

Jolasa eta artea, norbera askatasunez izateko bidea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide