Asteburu berezia izan da honako hau ikasle askorentzat. Zumaienan, askotan dantzatu izan dugu Bulego taldearen musika, baina oraingoan, zuzenean ikusteko aukera izan dugu. Geletan zenbait sarrera zozkatu genituen arren, badirudi ez direla nahikoak izan, ikasle asko gerturatu baitira eszenatokira.
Gaztetatik gure ikasleei kultura artistikoa bizitzeko aukera ezberdinak eskainiz, kasu honetan musika euskalduna sustatzeko, jarraitzeko eta gozatzeko beta izan dute. Kultura segurua eta garrantzitsua dela ohartaraziz, bada sabelean tximeletak izan dituenik ere!