Talentua landuz

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2021eko maiatzaren 29a

Ekintzailetasuna, euskara, musika eta natura lotzeko aukera izan zuten ikasleek.

Ikasleek “talentua” izatea hezkuntzaren erronka garrantzitsuenetariko bat da. Talentua osatzeko ingurunea oinarrizko tresna bat da. Bestalde, talentuarekin lotutako dimentsioak lantzea oinarrizkoa talentudun ikasleak lortzeko. Kooperatiboa izatea, sortzailea izatea, ekintzailea izatea, pertseberantea izatea, emozioak erregulatzea, malgutasunez jokatzea eta amaitzeko, pentsamendu analitiko-kritikoa izatea da, talentua izatea.

Hori guztiaz gain, euskara, musika eta natura lotzeko aukera izan dugu, MUSIKARIAK IKASTETXEAN eta BASO MAGIKOA proiektuaren baitan.

DBH ikasleak INUN musikariaren eskutik, euskaraz, musikaz, sortzailea izateaz, pertseberantziaz... eta talentuaz solasaldi polita izan dute gure eremu preziatuan: Baso magikoan… nola ez, magia zabalduz inguruan…

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide