Ekainaren 17rako Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Falkultateak antolatutako solasaldi batera gonbidatu gintuzten.
Gipuzkoako talentua aztertzeko eta sustatzeko dinamikak proiektuaren baitan, Eragin proiektutik bideratu zen talentua sustatzeko prestakuntzan parte hartu genuelako izan ginen gonbidatuak.
Solasaldiaren asmoa Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean ikasleen talentuaren inguruan pasatuko galdeketetan jasotako datuekin Gipuzkoako talentuaren argazkia aurkeztea izan zen, eta ostean, ikastetxe batzuetako ahotsak mahai-inguru batean jasotzea.
Solasaldiaren helburu nagusia, orain arte hezkuntza zentroetan garatzen ari garen berrikuntzak kontuan hartuta, talentua ikasle gazteengan sustatzeko esperientziatan oinarrituta, komunak izan daitezkeen erronkei buruz hitz egitea izan zen. Bestalde, unibertsitateak, ikerketa eta transferentziaren bidez, bide horretan egin dezaken ekarpena irudikatzea ere izan zen asmoa.