Bilera horretan, Santiago Sierra González del Castillo Kultura eta Zientzia Harremanak Koordinatzeko Saileko arduradunak hartu zuen parte, Luisa Marquez Estatuko Unesco Eskola Sareko Koordinatzaile Orokorrarekin eta Isaak Aranberri Zumaienako Zuzendariarekin batera, besteak beste.
Uztaileko Kongresuan hartutako konpromisoekin aurrera jarraituko dugu, gure proiektu pedagogikoa indartuz. Bertako erakunde, unibertsitate eta profesionalekin lanean jarraitzeaz gain, kanpoko eragile eta erakundeekin ere harremanak bideratuko ditugu.
HERRITIK ABIATUTA, MUNDUARI BEGIRA GAUDELAKO.