Pasa den astetik, zumaiarrek Santa Klara Baserriko esne eta esnekiak erosteko aukera dute, eta gaurtik aurrera, Zumaienako haur eta gazteek herrian ekoitzitako esnea edateko aukera paregabea izango dute, baita esne horrekin sukaldariak egunean bertan prestatutako jaki eta postre goxoak jateko aukera ere.
Sukalde Giroan proiektuaren baitan, ikastetxeko sukaldean eguneko jatekoa prestatzeaz gain, inguruko hornitzaile eta baserrietako produktuak ekartzea dugu helburu, bertako ekonomiari lagunduz eta bertako erakundeen elkarlana indartuz: 0KM politikari gure ekarpen xumea egiten diogu horrela.
Herri onurarako erakunde garen aldetik, bide honetan jarraituko dugu aurrerantzean ere, herrigintzan aurrerapausoak ematen.