IKASLE, FAMILIA ETA IRAKASLEAK TEKNOLOGIEN ERABILERA ARDURATSU BATEN ALDE

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2023ko otsailaren 22a

IKASTURTE HONETAN, GURASO ELKARTEAK SUSTATU ETA ANTOLATURIK, ZENBAIT FORMAKUNTZA ETA SOLASALDI SAIO BIDERATZEN ARI GARA IKASLE, IRAKASLE ETA FAMILIENTZAT.

Teknologia berriek gure egunerokoan duten eragina kontuan izanik, erabilera arduratsu batean trebatzen eta hezten ari gara ikasturte honetan. Sortzen diren zalantzen aurrean baliabideak eskaini eta erabilerak ekar ditzakeen arriskuei aurre egiteko tresnak ari gara lantzen, hain zuzen ere.

Saio hauek guztiak ORAIN Adikzio Prebentzio Taldearekin ari gara bideratzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide