KONPETENTZIA ZIENTIFIKOAN MURGILDURIK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2023ko mai. 18a, 16:43

Manex Narbaizak 2.postua lortu du Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketan eta Eduardu Chillida Olinpiada Matematikoetan parte hartzeko aukeratuak izan dira Manex Narbaiza bera eta Enaitz Gonzalez Etxabarri ikaslea.

DBH2ko Manex Narbaiza ikasleak 2. postua lortu zuen, pasa den asteko ostiralean Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia eta Teknologiako Fakultatean urtero antolatzen duen Udaberriko Matematika Lehiaketan. Egun batzuk beranduago, eta aurre prozesu batean parte hartu ondoren, Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoaren IXX. edizioan parte hartzeko aukeratuak izan ziren Manex Narbaiza bera eta baita Enaitz Gonzalez Etxabarri ikaslea ere.

Konpetentzia zientifikoa lantzea eta garatzea ezinbestekoa da gizarteari ekarpen esanguratsuak egiteko. Arlo honekin lotutako talentuak zaindu, babestu eta sustatu egin behar ditugu gure ikasleen artean. Benetan goraipatzekoa ikasle hauek erakutsitako talentua eta lanerako grina.

Zorionak bioi!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide