Eskola Jasangarriaren ziurtagiria eman dio Jaurlaritzak Zumaienari

EAE-ko 25 ikastetxek lortu dute Eskola Jasangarria ziurtagiria. Pasa den asteartean, ziurtagiria jasotzeko aukera izan genuen Zumaienako kideok Busturian izandako ekitaldian, Iñigo Urkullu Lehendakariaren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburuaren eta Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuaren eskutik.

Ikasleak dira, zalantzarik gabe, lan honen guztiaren protagonistak. Alde horretatik, eta azken urteetan egiten ari garen lan guztiaren erakusgarri, DBH-ko ikasle batek aurrera daramatzagun proiektuak azaldu zituen. Nahia Aizpurua eta Enaitz Gonzalez Etxabarri ikasleek, ziurtagiria jaso zuen Lehendakariaren eskutik Zumaienako hezkuntza elkartearen ordezkari gisa.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen BOOST Proiektuan parte hartuko duten 30 bat enpresa, GKE eta hezkuntza zentroetako bat izango garela. Proiektu honen helburua da jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzari buruzko berrikuntza eta gaikuntza-plataforma bat abian jartzen laguntzea, ingurumenarekiko arduraz diharduten komunitateak aktibatzeko.

Koro Epelde DBHko eta Batxilergoko ikasketa-burua izan zen Zumaienako ordezkari Iñigo Urkullu Lehendakariarekin eta Arantxa Tapia Sailburuarekin izandako zen lehen bileran.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide