"IZUR" FILM LABURRA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2024ko ots. 14a, 16:11

Gaur bost urte aurkeztu zen “IZUR” film laburra. Bakearen kultura defendatzeko eta eraikitzeko proiektu zoragarri bat izan zen film hau. Momentu honetan, “20.000 especies de abejas” filmarekin sari ugari lortu dituen Estibaliz Urresola zine zuzendari famatuak eginiko lan zoragarri honetan gure Batxilergoko ikasleek hartu zuten parte.

Pixelatu ekoiztetxeak bideratu zuen laburmetraia Zumaiako Udalak, Erkibe Kultur Elkarteak eta Zumaienak lagundurik.

Estibaliz Urresola zuzendaria zoriondu nahi dugu azken hilabeteetan lortzen ari den sari guztiengatik. Ea etorkizun hurbil batean berriz elkarrekin lan egiteko aukera sortzen zaigun.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide