AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2024

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Hezkuntzak eta ikaskuntzak herriaren onura bultzatzeko balio behar duela sinesten dugu: hala, Zumaienako Guraso Elkarteak Autismoaren Nazioarteko egun berezia prestatu du aurtengoan.

 Herriko dendak dotore jantzi ziren Zumaienako ikasleek Hedatze proiektuan egindako eskulanekin eta Gisasola egoitzako egoilarrek egindakoekin, herritarren sentsibilizazioa lantzeko helburuz. Halaber, herriko haur eta gazteek puzgarri eta txurroekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiegu Atracciones Sanz, Gautena, Gisasola Egoitzari eta Gertu Dendarien Elkarteari, baita Zumaiako Udalari ere, eguraldi txarra zela eta aterpea erabiltzeko aukera emateagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide