IKASLEEK ANTOLATUTAKO AZOKA SOLIDARIOA SAHARAR HERRIARI LAGUNTZEKO

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Duela aste batzuk LH6. mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zuten. Ikasleek beren kabuz prestatutako azoka honetan lortutako irabazia DARALHI elkarteari ematea erabaki da. Hori horrela, elkarteko lehendakari den Samuel izan dugu aste honetan Zumaienan. Egindako lanaren ondoren, 367€ eman dizkiogu aipatutako elkarteari. Aurten ere, gure hondar alea Saharara bidali dugu.

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide