Aipaturiko karpa honetan, PLANETAREN JARDUNALDIAK izeneko hitzaldi-multzoa antolatu da. Euskal Herriko erakunde desberdinak ari dira parte hartzen bertan, hala nola EHU/UPV, Tecnalia, Naturklima…
Hitzaldi desberdinen artean, Zumaiena hezkuntza proiektua aurkeztera gonbidatu gintuzten. Baso Magikoa ardatz harturik, 0-18 urte bitarteko ikasleekin lantzen dugun proiektu pedagogikoa azaltzeko aukera izan genuen.
Beti bezala, plazer bat izan zen bertan izatea. Izan ere, beste erakundeetan egiten den lana ezagutuz eta gurea partekatuz bide berriak irekitzen ditugu elkarlanerako, baita gure hezkuntza proiektua aberasten jarraitzeko ere.