Udako oporren ondoren hasi genuen ikasturte berria, eta lehenengo bi asteetan zehar ikasturteko lan-dinamikak, espazio berriak, antolakuntza, ikasmaterialak eta abar ezagutu ondoren, aste honetan hasi gara ikasturteko ohiko ordutegian. Haur Eskolako, Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikasleak goiz eta arratsaldeko ordutegian murgildu dira espazio berrietan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, berriz, ordutegi jarraian izango dituzte eskolak. […]