KOLOREEN ÑABARDURAK, BIZIPEN-ITURRI

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Udazkenean sartuta gaude bete-betean, eta urtaro eder honek eskaintzen dizkigun koloreen kromatismoa oinarrizko jakintza ugari lantzeko bide bihurtu dugu

Kolore-gamak deskubritzea eta haiekin jolastea sormena pizten duen baliabide ludiko eta pedagogikoa da, haurrak koloreen ñabardura kromatikoak esploratzera bultzatzen dituena. Hausnarketa hori oinarri hartuta, udazkenak eskaintzen dizkigun ñabardura kromatiko amaiezinak ikaskuntza-prozesuarekin lerrokatu ditugu, jolasaren, arretaren, hitzaren eta artearen bidez bizipenak eta ezagutzak areagotzeko asmoz. Ederra da udazkena, ederra ikasteko gogoa... horrelako proposamenek gogoa piztu eta elikatu egiten dute etengabe

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide