Herriko talde xume baten lan isilak emandako fruitua

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2024ko urr. 14a, 15:00

Andrea Saez Zumaienako Batxilergoko 2. mailako ikaslea Txinan izan zen udan, mundu mailan jokatutako 18 urtez azpiko Eskubaloi Txapelketan.

Emakumeak, emakume euskaldunak, emakume euskaldun kirolariak... Pulpo bezalako klub xume batek egindako apustuak, bultzatutako ametsak, Txinaraino eraman zuen Andrea gure ikaslea pasatako udan, munduko mailan jokatutako 18 urtez azpiko eskubaloi txapelketara... eta txapelketan garaile izan zen gainera bere taldearekin batera! Esfortzu eta lanak horrelako emaitza bikainetara eramaten gaituzte batzuetan, baina emaitza hutsaz haratago, gure ikasleei Andreak erakutsi dien adore, apaltasun eta motibazioarekin geratzen gara gu. Ezin harroago egon zutaz, Andrea!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide