ARTEA ETA EDERTASUNA HAURRAREN GARAPENEAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Zumaiako 0-2 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako tailer irekia antolatu dugu datorren larunbat arratsalderako.

Arteak eta edertasunak ere badu bere eragina haurren garapenean. Estetikoki zaindutako proposamenen aurrean, haurrek beste jarrera bat erakusten dute: edertasunari erreparatuta prestatutako ekintzek zerbait berria pizten dute haurrengan, nolabaiteko begirune eta errespetua aurrean duten proposamenarekiko. Nork bere burua erregulatzeko, materiala fintasunez erabiltzeko eta lasaitasunean murgiltzeko bidea irekitzen du arteak, baita edertasunak ere. Hori guztia bizitzeko tailer irekia prestatu dugu oraingoan, herriko 0-2 urte bitarteko haurrek eta haien familiek elkarrekin gozatzeko aukera izan dezaten. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide