Eskerrik asko, Benito Lertxundi!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Kantuz zurekin, Benito... lehen, orain eta beti!

Kantuz sortu zinen, eta kantuz bizi izan zara. Zure kantuetan murgildurik igaro ditugu belaunaldiz belaunaldi gure gau eta egunak. Zure kantua isiltzera doan hemendik aurrera, zure ahots leunak hutsune handia utziko du zure frontoi kuttunetan. Zure doinu eta ahotsak, ordea, gure eztarrietan izango du ondorena, lehen, orain eta bihar. Zure doinuz eta kantuz jarraituko dugu aurrerantzean ere mundua sortzen eta eraldatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide