BASOKO BISITA MAGIKOA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastetxea 2024ko abe. 9a, 18:31

Aurten ere EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIEN BISITA izango dugu ZUMAIENAKO BASO MAGIKOAN. Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, 2 EGUNEZ izango ditugu gurekin. Zumaienako GURASO ELKARTEAK eta BATXILERGOKO ikasleek lagunduko diete bisita zoragarri hori aurrera eramaten. Olentzero, Mari Domingi, Gomezago edota Sorginak istorio berriekin etorriko zaizkigu aurtengoan, eta entzuteko aukera paregabea izango dute bertaratzen diren guztiek.

Bisitak abenduaren 14an eta 15ean izango dira, arratsaldeko 17:30etik 20:30era, eta 30 minutu inguruko iraupena izango dute. Bisita hauek taldetan antolatuko dira, eta ordutegia aurrez erreserbatu beharko da.

Ehundaka pertsona pasatzen diren ekintza izanik eta 2 egunez etorriko direla kontuan harturik, egun desberdinak antolatu dira sarrerak saltzeko.

Abenduaren 10ean, asteartea, Zumaienako familiek izango dute sarrerak erosteko aukera: abenduaren 11tik aurrera (asteazkena), berriz, nahi duen orok izango du sarrerak erosteko aukera. Esan bezala, ekintza irekia da, eta Zumaiako zein inguruko herrietako bizilagunak daude gonbidatuta.

Jasotako dirua Valentzian DANAren ondorioz kaltetuak izan direnei laguntzera bideratuko da UNESCOk antolatu duen UN EURO DE SOLIDARITAT kanpainaren bitartez.

Sarreren prezioa sinbolikoa da (LH3. mailatik beherako haurrek 2,5€, eta LH4tik gorako haurrek eta helduek 5€).

SARRERAK EROSTEA

Ikastetxeko atarian 09:15 – 13:00 / 14:30 – 16:45
Kopurua 8 sarrera pertsona bakoitzeko
Erreserbak Ezingo dira sarrerak erreserbatu, ez telefonoz ezta e-mailez ere
Abenduak 10 Ikastetxeko familientzat bakarrik
Abenduak 11, 12, 13 Edonorentzat (sarrerak agortu bitartean)

Osorik irakurri

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide