Nork bere buruari galdera egitea, irtenbideak taldean aurkitzea, zalantzak izatea, porrot egitea, erortzea eta altxatzen jakitea eta... EUREKA! Erantzunak aurkitzea. Zumaienan espazio pribilegiatua sortu dugu, habiak bezalako espazio babestua, eskola-eremuan adin guztietako ikasleei beren kabuz pentsatzen lagunduko diena. Gaur izan da espazio berritzaile honen inaugurazio ekitaldia, eta bertan izan genituen Gipuzkoako Foru Aldundiko, Zumaiako Udaleko eta Kimu Bat taldeko ordezkari batzuk. Eskerrik asko bidean babesa eta laguntza eskaini diguzuen pertsona eta erakunde guztiei!!