Jolasaren indar sendagarria

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Magalean taldearen eta Zumaienaren eskutik, jolasaren garrantziari buruzko tailer interesgarri bat antolatu da datorren martxoaren 1erako.

Magalean taldeak eta Zumaienak sinatu berri duten elkarlanerako hitzarmenaren ondorioz, Maria Montero psikologo kliniko eta arteterapeutak tailer interesgarri bat bideratuko du martxoaren 1ean Zumaienan. Tailerren horretan, Monterok Winnicott psikoanalistaren jolasaren teoria izango du hizpide, haren ideietatik abiatuz jolasak duen potentzial sendagarria azalduz eta horren inguruko bizipen erreala eskainiz. Tailer honetan izena emateko azken eguna otsailak 2a izango da. 

Animatu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide