Magali eta pailazoak proiektua, proiektu bat baino askoz gehiago da. Ikasle bakoitzak, bereak dituen talentuak landu eta garatzen ditu proiektuaren lanketa guztian zehar, gidoitik hasi, eszena landu eta antzerki egunera arte. Zumaienan hain garrantzitsuak diren talentuak lantzen dira ikasleekin aste hauetan guztietan zehar; izan ere, gure ikasleek sortzaile izatea, ekintzailean izatea, kooperatiboak izatea, malguak izatea, emozioen erregulazioa izatea, kritikoak izatea… zer den esperimentatzen dute egoera erreal batean. Hauek izango dira bizitzan zehar beharko dituzten oinarrizko talentuak eta guretzat, hauek bizitzea beharrezkoa da. Zorionak proiektu honetan modu batean edo bestean, elkarlanean parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta Zumaienako langile guztiei!!!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!