ANIZTASUNAREN BALIOA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Aniztasunaren balioa denon garaipena dela gogorarazteko eguna da martxoaren 21

Zumaiena Guraso Elkartetik, eta, zehazki, Bizikidetza Taldetik (aniztasunarekiko errespetuaren alde lan egiteko sortutako taldea), martxoaren 21ean Down Sindromearen Munduko Egunean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ikusgarritasuna emateko.

Egun horretan galtzerdi desparekatuak jantzi eta balkoietatik zintzilikatzea izango da parte-hartzea. Galtzerdi desberdinak aukeratzen dira kromosomen antzeko forma dutelako, Down sindromea duten pertsonek duten kromosoma gehigarria aipatuz, eta denok desberdinak garelako.

Zumaiena Guraso Elkarteko Bizikidetza Taldeak marrazki-lehiaketa bat egin zuen Zumaienako ikasleen artean, jarduera honekin batera joango den irudia aukeratzeko, eta mezu honekin batera doan marrazkia izan zen irabazlea. Egilea Carla Pinilla da. Zorionak!

Jarduera horien bidez, aniztasunaren balioaz kontzientziatu nahi dugu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide