MUGEN GARRANTZIA HIZPIDE

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Haurrei mugak jartzeko garrantziaz arituko da Mireia Centeno psikologoa Zumaienan

Mireia Centeno psikologoaren eskutik, kafe tertulia interesgarri bat antolatu dugu herriko 0-2 urte bitarteko haurren familientzat. Bizitzako lehen urte horietan, haurrek hainbat behar dituzte. Behar horien barruan, segurtasun afektibo-emozionala azpimarratu behar da. Alabaina, zailtasunak izaten ditugu askotan segurtasun emozional horren nondik norakoak ulertzeko, eta konturatzeko mugak ere segurtasun horren zutabe garrantzitsua direla. Gai horren inguruan hitz egiteko aukera paregabea izango dugu datorren asteartean, gaian aditua den Mireia Centenorekin. Animatu eta etorri!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide