USURBILEN OSPATU DEN BERTSO IDATZIZKO ESKOLARTEAKOAN HARTU DU PARTE ZUMAIENAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Bertsogintzak leku garrantzitsua du Zumaienan, eta agerian geratu da gaurko saio bikainean.

Usurbilen ospatu den bertso idatzizko eskolartean izan dira Zumaienako LH4tik DBH2 bitarteko 39 Ikasle.

Herri desberdinetatik gerturatutako ikasle ugari bildu gara bertan eta urtean zehar bertsolaritzan landutako guztia erakusteko aukera izan dute bertaratutako gazteek. Gure ikasleei bertsozaletasuna sustatu eta gurea den euskara maitatu eta indartzeko aukera paregabea ematen digute horrelako egitasmoek.

Zorionak eman nahi dizkiogu partehartzaile guztiei eta baita sariren bat lortu dutenei ere, bereziki DBH2-ko Zumaienako ikasle den Haritz Alkortari.

Esperientzia bikaina gaur bizitakoa!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide