Orain dela bi urte, Zumaienan, Ander Hormazuri artista zumaiarrarekin hasi ginen elkarlanean, hezkuntza, artea eta natura uztartzeko helburuarekin. Aurten, Hormazurik ZumaienARTE Gunea abiatuko du Zumaienako azpiegituretan, arte-adierazpena lantzeko eta gozatzeko espazio gisa. Ikastolako azpiegituretan sortutako tailerrean, pintura-saioak eskainiko ditu herritarrentzat eta, aldi berean, ikastolako ikasleen curriculuma aberastuko duten proiektu artistikoak garatzen jarraituko dugu.
Helduentzako pintura-tailerrak (16 urtetik gora) urrian hasiko dira, eta urtarriletik aurrera, berriz, eskaintza gaztetxoentzat ere zabalduko du.
Harremanetarako telefonoa 623706593.