KILOMETROAK 2025 ELGOIBAR

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2025eko urriaren 4a

Ikastola bihurtu berri garen honetan, ilusio handiz ekin diogu Sare honetako kide izaten hasteko lehen urratsak emateari. Bide honetan, bada Ikastolen artean garrantzi eta esanahi berezia duen egun bat: KILOMETROAK.

Zumaienan berrikuntza eta eraldaketa handian bizi izan ditugu azken urteotan. Eraldaketa-bide horren baitan, ekainean pauso garrantzitsu bat eman genuen. Ikastolen Elkarteko 115. Ikastola gara!

Ikastola bihurtu berri garen honetan, ilusio handiz ekin diogu Sare honetako kide izaten hasteko lehen urratsak emateari. Bide honetan, bada Ikastolen artean garrantzi eta esanahi berezia duen egun bat: KILOMETROAK.

Aurten, Elgoibarren izango da egun seinalatu hau, urriaren 5ean, eta Zumaiena Hezkuntza Komunitateko kide guztiak animatu nahi ditugu Euskararen aldeko festa handi honetan parte hartzea. Haur eta gazte, heldu zein adineko… denok izango dugu zertaz gozatu egun horretan Elgoibarren.

Ikastolen Elkarteko kide izateak indarrez bete gaitu, eta komunitate berri horretan murgiltzen hasteko aukera paregabea dugu Elgoibarren, urriaren 5ean. Ilusio horren sugarra Zumaiena Ikastola jaio berriaren erdi-erdian dago, eta denon lana izango da sugar hori bizirik mantentzea. Has gaitezen, bada, sugar hori zaintzen eta sugar horren goxotasunaz gozatzen.

Animatu eta goazen denok Elgoibarrera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide