Kitabanga proiektua Angolako Itsas Dortokak Aztertzeko eta Kontserbatzeko proiektua da, 2003tik Agostinho Neto Unibertsitateko Natur Zientzien Fakultateko Biologia Sailak diseinatu eta inplementatua, Kissama Fundazioarekin eta, berriki, Namibeko Unibertsitatearekin elkartuta, Angolako UNESCOren babesarekin.
Galtzeko arriskuan dauden animalia zoragarri hauekiko sentsibilizazioa haurrengan ere garatzeko, Cori izeneko dortoka sortu dute, baita haren inguruko ipuina ere. Cori dortoka bidaiaria da, eta munduko hainbat lekutatik egingo du bere ibilbidea. Geraleku bakoitzean Corik bere istorioa kontatuko du, baita leku bakoitzeko istorioak ezagutu ere.
Coriren lehen geralekua Euskal Herrian izango da, Gipuzkoan eta, zehatzago esanda, Zumaian. Zumaiena ikastolako Haur Hezkuntzako haurrek Cori ezagutzeko aukera izan dute, bere istorioa ezagutu… eta guk, ordainetan, gure altxor naturalak azaldu dizkiogu, Geoparkea eta flyscha barne. Horrekin guztiarekin, bereziki zaindu behar dugun animalia berezi bat erakutsi ere: olagarroa. Haurrekin naturarekiko begirunea eta errespetua lantzeko aukera paregabea izan dugu oraingoan-