Euskal mitologiaren baso magikoan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Aurten ere, Euskal Mitologiako pertsonaiek bisita egin dute Ikastolako Baso Magikora. Basajaun, Mari Sorgina, Sorgin irulea, Gomezago, Mari Domingi eta Olentzero bertan izan dira, ehundaka haur eta helduen ilusioa piztuz.

Ilunabarrean egindako bisitetan, parte-hartzaileek esperientzia magikoa bizi izan dute. Eskerrik beroenak antolakuntzan aritu diren Ikastolako ikasle, guraso eta langileei.

Elkarlanak horrelako proiektu zoragarriak sortzen ditu eta bide honetan jarraituko dugu aurrerantzean ere.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide