Unibertsitatean maila teorikoan ikasitakoak egunerokoan nola lantzen diren ikustera etorri dira, teoriaren eta jardun praktikoaren arteko loturak egiteko eta bertan sortzen diren zalantzak argitzeko. Etorkizuneko irakasleak izango diren egungo ikasleen gogoa eta ilusioa nabarmena izan da, eta garbi ikusi dute haurren ezaugarri ebolutiboak ezagutzea eta errespetatzea dela gure eguneroko lanaren ardatza eta oinarria. Unibertsitatearen eta hezkuntza zentroen arteko zubiak eraikitzea ezinbestekoa da hezkuntza-komunitatea bere osotasunean elikatzeko eta aberasteko.