XIBERUTIKAN MENDEBALDERA – ZUMAIENA IKASTOLA (24. Korrika)

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2026ko martxoaren 11

Korrika dator, badator Korrika. Euskara geure buru, aho eta bihotzetan bizi dela gogoan hartzeko keinua, sinboloa…. Gure ikastolako txikienak dira protagonistak gaurkoan: artea hitzez haratago doan lengoaia delako. Arteak dena hartzen duelako bere baitan. Oraingoan, korrika datorren honetan, gure ikastolako gainerako ikasleek gure txikiak izango dituzte eredu.

Reparazek artea eta euskararekiko maitasuna uztartu ditu bere abesti eta bideoklipean, eta gure ikastolako haur txikiek, hezitzaileak bidelagun hartuta, beren mundura ekarri dituzte bideoan adierazitako irudiak, sinboloak…

Haien keinu txikiekin, lehen hitzekin eta ilusio handiarekin gogorarazi digute adierazteko eta sortzeko gaitasuna oso txikitatik sortzen dela, eta maitasunez, pazientziaz eta laguntzaz lantzen denean… loratzen dela.

Proiektu honek, gainera, hezitzaileen lanaren, ilusioaren eta konpromisoaren isla ere bada. Haien pazientziari, ahaleginari eta eguneroko dedikazioari esker posible izan da hau guztia.

Izan ere, ahots txikienek ere gauza handiak transmititzeko gaitasuna dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide