Zuberoako ikastolekin elkarlanerako zubiak eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2026ko martxoaren 19a

Gaur hasiko da Korrikaren 24. edizioa, Atharratzen. Zuberoako ikastolek egoera zaila bizi dutela jakitun, Zumaienak elkartasuna adierazi diete.

Egun handia izango da gaurkoa! Izan ere, gaur, Korrikari hasiera emango zaio Zuberoako Atharratze herritik. Iparraldeko lagunek hainbat zailtasun bizi dituzte beren eguneroko jardunean, eta bide horretan elkartasun-zubiak eraikitzeko asmoz, Zuberoako Eperra eta  Basabürü ikastoletako ikasle, irakasle eta familiei gure elkartasuna adierazi nahi izan diegu, keinu sinboliko baten bidez.  

Pasatako Gabonetan, ekimen polita antolatu genuen urtero bezala Baso Magikoan, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoekin. Ekimen horretan bildutako dirua aipatutako bi ikastolei ematea erabaki dugu.  Zenbatekoa handia ez den arren, ikastolen arteko elkartasuna eta babesa erakutsi nahi izan diegu. Gora Zuberoako ikastolak!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide