Aniztasuna kolorez jantzita, Down Sindromearen nazioarteko egunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2026ko martxoaren 21a

​Gaur, martxoak 21, Down Sindromearen Munduko Eguna ospatzen da, 21. kromosomaren trisomia gogorarazteko. Hori dela eta, Zumaienako Bizikidetza Taldeak ekimen berezia antolatu du aste honetan ikastolan, aniztasunarekiko errespetua eta inklusioa aldarrikatzeko.

Down Sindromearen Munduko Eguna da gaur, baina larunbata denez, Zumaiena ikastolako ekintza nagusiak joan den asteazkenean, martxoaren 18an, egin zituzten.

Ikasle eta familia ugarik bat egin zuten galtzerdi desparekatu eta koloretsuak janzteko proposamenarekin. Galtzerdi horiek, beren formagatik kromosomak irudikatzeaz gain, guztiok desberdinak garela eta aniztasun hori aberasgarria dela gogorarazteko ikur bihurtu ziren. ​

Aurten, ospakizunak mezu indartsua izan du: "Elkarrekin bakardadearen aurka". Ekimenaren bidez, Down sindromea duten pertsonen eta haien familien inklusio errealaren garrantzia azpimarratu zuten, komunitatearen parte sentitzearen premia nabarmenduz.

Jarrai dezagun herri inklusiboago baten alde lanean!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide