Zumaiako establezimenduak urdinez jantzi dira, Autismoaren Nazioarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola 2026ko apirilaren 2a

Gertu elkarteko denda bateko erakusleihoa, tximeleta urdinez eta sentsibilizazio mezuz beteta. (Utzitakoa)

Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilaren 2a. Zumaiena ikastolako guraso elkartearen ekimenez, eskolako ikasleek, eta Gisasola egoitzako eta Gertu dendarien elkarteko kideek elkarlanean, tximeleta urdinez eta sentsibilizazio mezuz bete dituzte dendetako erakusleihoak.

Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Zumaiako dendak autismoa duten pertsonen errealitatea ikusarazteko eta gizartearen ulermena sustatzeko kolore urdinez jantzi dira. Zumaiena ikastolako guraso elkarteak sustatutako ekimen honetan, ikasleek, Gisasola egoitzako erabiltzaileek eta Gertu dendarien elkarteak indarrak batu dituzte herriko erakusleihoak tximeleta eta sentsibilizazio mezuz betetzeko.

​Egitasmo hau Zumaiena Ikastolako ama talde baten eskutik sortu zen, ikastolako Hedatze proiektuaren barruan tailer inklusiboak antolatzeko asmoz. Bertan, Gisasola egoitzako kideek eta ikasleek lan egin dute, tximeleta urdinak eskuz egin eta dendariei banatuz. Belaunaldien arteko lankidetza honen bidez, Gertu elkarteko dendarien laguntzarekin, dekorazio hutsetik haratago doan zubia eraiki da, aniztasunean oinarritutako Zumaia inklusiboago baten aldeko apustua eginez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide