Zumaienak Kilometrotako postua jarriko du santelmoetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Kilometrotako arropa eta osagarriak saltzeko postua jarriko dute larunbat eguerdian, Erribera Kalean.

Aurtengo Kilometroak Lazkaon (Gipuzkoa) izango dira, urriaren 4an. San Telmo jaietan murgilduta gaudela aprobetxatuz, Zumaiena Ikastolak postua jarriko du bihar, larunbata, Erribera Kalean, Kilometrotako arropa eta osagarriak saltzeko.

Postua goizetik eguerdira bitartean egongo da zabalik, 11:30etik aurrera, Trapaia eta Goiko tabernen parean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide