Ikastolan hazi eta herrian saldu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Baratza ekologikoan eta hidroponian egin duten lanaren ostean, uzta jaso eta saldu dute Zumaiena Ikastolako LH6ko ikasleek. 

Zumaiena Ikastolako LH6. mailako ikasleak ekoizpen mota ezberdinak aztertzen eta garatzen ari dira ekolaborategian, bai baratza ekologikoan, baita hidroponia sistemaren bitartez ere. Proiektu honen helburu nagusia teoriatik praktikara jauzi egitea da, bizipen esanguratsuak betiko irakaspen izaten direlako.

Gaur uzta eta salmenta eguna izan da, eta jasotako dirua Daralhi elkartera bidaliko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide