2026ko Kilometroak bereziak izango dira: izan ere, aurten beteko dira 50 urte Josu Erguin beasaindarrari bururatu zitzaiola lehenengo Kilometroak antolatzea, Beasaingo Alkartasuna Lizeoko guraso zela. Amerikako Estatu Batuetan ikusi zuen antzeko jaialdi bat, eta hona ekartzea proposatu zuen. Ikastolen alde dirua biltzeko 6 kilometroko zirkuitu bat prestatu zuten Lazkao eta Beasain artean; zenbat eta itzuli gehiago egin, orduan eta diru gehiago emango zuten enpresek eta erakundeek ikastolei laguntzeko. Ordukoak sekulako arrakasta izan zuen, 15.000 lagun batu zituen zirkuitu hartan, tartean Mikel Laboa edo Joxemiel Barandiaran. Urteurrenari berea emateko asmoz, Euskal Herriko Ikastolako kideak gure inguruan maiteak ditugun mendietara igo gara: Zumaienan, ikastolan ondoan dagukagu Ametz Mendi, eta sarritan joaten gara bertara jolastera, ikastera... Zer hobe horrelako ekimen bat horrenbeste maite dugun mendian egitea baino!