Egun hauetan, lantalde osoa dena prest jartzen ari gara, ikasturteari merezi duen bezala ekiteko. Haur Eskolako txikienek dagoeneko eman dituzte lehen pausoak aste honetan, eta astelehenean hasiko da gainerako ikasleen abentura.
Ikasturte berri bat, ilusio berriak, erronka berriak eta, batez ere, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko aukera berriak.
Eta ongietorriak hezkuntza-komunitateko kide guzti-guztiak: ikasleak, familiak, aiton-amonak eta komunitate osoa!
Elkarrekin ekingo diogu bideari!