Astelehenean irekiko dute ZumaienArte guneko pintura tailerrean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Pintura tailerra. (Ander Hormazuri)

Ander Hormazurik gidatzen du ZumaienArte proiektua. Aurten ere pintura tailerrak eskainiko ditu herritarrentzat. Datorren astelehenean, irailaren 21ean, irekiko dute matrikulatzeko epea.

Ander Hormazurik gidatzen duen ZumaienArte guneko pintura tailerretan izena emateko aukera izango dute datorren astelehenetik irailaren 25era bitartean. Matrikula Zumaiena ikastolaren sarreran egin daiteke, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 17:30era.

8 eta 16 urte bitarteko herritarrei zuzendutako oinarrizko pintura saioak nahiz helduentzako tailerrak eskainiko ditu Hormazurik. 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako saioak astearteetan eta ostegunetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara; 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoenak astelehenetan eta asteazkenetan ordutegi berdinean; eta helduei zuzendutako saioak, berriz, bi txandatan banatuko dituzte: astelehenetan eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, eta astearteetan eta ostegunetan, 15:00etatik 16:30era.

Ander Hormazuri artista zumaiarrak eta Zumaiena ikastolak antolatzen dute ZumaienArte gunea, hezkuntza, artea eta natura uztartzeko helburuarekin.

Informazio gehiago nahi duten herritarrek 623706593 deitu dezakete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide