Pailazoen mundua gure ikastolako haurren eskura jartzeko aukera izan dugu oraingoan. Muxinek eta Zapotxinek Zumaienako aretoa hartu dute beren ikuskizunaren entseguak egiteko egoitza nagusi gisa! Pribilegio handia izan da beraiekin egotea eta beraien lana bertatik bertara ezagutzea. Mila esker, Muxin ta Zapotxin, zuen eskuzabaltasunagatik!