Dantzaren bidez ikasi, sentitu eta amestu!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiena Ikastola

Ostegunean, Zumaienako LH5eko eta DBH1eko ikasleek Alain Maya eta Iñaki Lopez dantzari profesionalak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Zumaienan ekintzailetasuna sustatu nahi dugu, haur eta gazteei lanbide eta ibilbide profesional desberdinak ezagutaraziz. Beraien zaletasunetatik abiatuta, amesten dutena egin daitekeela erakutsi nahi diegu, aukera berriak ezagutzeko eta emozioen bidez ikasteko esperientziak eskainiz.

Ostegunean, LH5eko eta DBH1eko ikasleek aukera paregabea izan zuten Alain Maya eta Iñaki Lopez dantzari profesionalak gertutik ezagutzeko. Euskal dantza eta dantza urbanoa uztartuz dantzari hauek sortzen ari diren ikuskizun berria aurkeztu ziguten Baso Magikoan.

Bi diziplina, bi adierazpide eta kultura desberdin, espazio berean bat eginda. Gaur egungo gizartearen aniztasuna eta aberastasuna dantzaren bidez bizitzeko 30 minutuko esperientzia ahaztezina! Eskerrik asko, Alain eta Iñaki, zuen talentua, pasioa eta ilusioa gurekin partekatzeagatik!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide