Joan zen ostegunean egindako udalbatzarraren ondoren non alkateak jakitera eman zuen udal teknikariek hainbat lan postuen kostuaz eta 11 enpresek udalari ematen dizkien zerbitzuen 15 kontratuen egoera irregulartasunen aurrean egindako eragozpenak direla eta EAJren udal taldeak honakoa salatu du: “Bilduren gobernu taldeak udal teknikarien txostenak alde batera uzten jarraitzen ditu irregulartasun egoera sakonduz”.
Horrela, alkatearen jarreraren aurrean, taldeak desadostasuna agertu du esanez: “alkatetzaren bi dekretu bidez, bai Giza Baliabideen eta Administraritzako teknikariak eta baita kontu-hartzaileak ere egindako eragozpenak alde batera utzi ditu”. “Alkateak, aurrekontuak onartzerakoan egin zuen moduan eta dekretu bidez, zeharo egoera irregularrarekin jarraitzea erabaki du eta guzti hau planifikazio eza eredu duen bere kudeaketa txarrarengatik”.
“Nola uler daiteke gaur egun 2007an iraungitako kontratuekin jarraitzea, hala nola kale garbiketa zerbitzuarena, hondakin bilketarena edota hilerriaren kudeaketarena?” galdetu du talde jeltzaleak. “Beste batzuk, jarraitu du, arratoi-garbiketarena eta komunikazio plangintzarena 2009an amaitu ziren”.
Ildo berean gogoratu du kontu-hartzaileak ohartarazi ziela kontratu hauek irregulartasun egoeran zaudela eta ahalik azkarren eguneratu behar zirela eta horregatik fakturak ordaintzeko tramitazioa eten egin behar izan zuela . “Berriro ere, alkateak, korrika eta presaka, alkatetzaren dekretua erabili du zerbitzuak, irregulartasun egoeran bada ere, funtzionatzen jarrai dezaten” gehitu dute zinegotzi jeltzaleak.
Amaitzeko EAJkoak galdetu dute: “Bi legealdiren ostean, non egon dira alkatea eta bere taldea zegokion unean beharrekoak ziren legezko izapideak martxan jarri eta zerbitzuak esleipenera ateratzeko? Horrela, Bilduk Zumaiako udala eraman duen behin behinekotasunezko eta irregulartasun egoera saihestuko zen”.