Kiroldegiaren berrikuntzarako EAJren proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2023ko mai. 4a, 15:53

Zumaiarren beharrei erantzungo dien kiroldegi egoki eta jasangarrira lortzeko proiektua dugu! Proiektua bere osotasunean legealdi bakarrean gauzatuko litzateke, zumaiarren arazoei berehalako eta behin betiko irtenbidea emanez. 

4 ardatz nagusitan oinarritzen da:

  1. 1Arauzko bigarren kantxa. Eskubaloi taldeak egun duen toki arazoa konpontzeaz gain beste kirol batzuk sustatu (areto futbola, saskibaloia, ea…) eta txapelketak antolatzeko aukera emango duen 40m x 20 m-ko bigarren arauzko kantxa egokituko dugu.
  2. Bederatzi kaleko igerilekua. Erabilpen orokorra eta entrenamendukoa bateratuko ditu, eta igerileku bakarra izateak jasangarritasun eta energia kontsumoaren arloan onurak ekarriko ditu.
  3. Gimnasio-aretoak. Alde batetik, kiroldegia futbol zelairantz handituz, 600 m2 -ko espazio berri bat lortuko da. Bestetik, padel pistaren azpian bi gela berri eraikiko dira. Egungo aretoak osatu eta erabilera-espazioak handituko dira, aldagelak gehituz eta beharrei hobeto erantzunez.
  4. Plaka fotoboltaikoak ezarriko dira, autokontsumoa sustatuz eta kiroldegiaren ordainagiria gutxituz.

Zumaia aurrera, batera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide