🟢 Eskerrik asko, gugan konfidantza jarri duzuen Zumaiar guztioi.
Herri hobe bat eraikitzeko gure konpromisoa irmoa da eta horretarako egingo dugu lan Udalean, orain arte bezala; Zumaia eta zumaiarren alde.
Sei zinegotzik ekingo diogu legealdi berriari. Lana egoki egitea dagokigu alternatiba sendo bat eraikitzeko.
🟢 Zorionak eman nahi dizkiogu EHBIlduri lortutako emaitzagatik.
Eta espero dugu datozen lau urteetan lankidetzarako aukerak izatea, herritarren etorkizunerako erabaki sendoak hartu beharko baititugu.